Autoikaskuntza
Hizkuntza Laborategiak euskara autoikaskuntza zerbitzua eskaintzen du. Teknologia berrien aroan bizi gara eta horrek denboraren eta espazioaren hesiak hausteko aukera ematen digu, horrela ikaskuntza prozesu indibidualizatuago eta elkarreragileagoa lortzeko. Hori da proiektu honekin martxan jarri nahi dugun eremu birtualaren oinarria.
Autoikaskuntza, besteak beste, honako abantaila hauek ditu:
- Pertsona bakoitzaren erritmoa errespetatzen da.
- Ordutegi malgua.
- Ikasleak dituen beharretara eta zailtasunetara egokitua dago.
- Material eta baliabide ugari ondo sailkatuak.
- Etengabeko aholkularitza eta orientazioa.
a-BOGA sistema multimedia
BOGA programa informatikoa eskuratzeko Interneteko konexioa besterik ez da behar. BOGAk honako zerbitzuak eskaintzen ditu.
- mailakako ikaskuntza
- era guztietako ariketak
- on-line bidezko hiztegiak
- gramatika azalpenak
- ebaluaketa sistema
- irakaslearekin eta beste ikaskideekin komunikatuta egoteko kanala
- idazlanak bidaltzeko eta irakasleak zuzenduta jasotzeko sistema
b-Tutoretzak
Banakako saio hauen helburu nagusia ikaslearen jarraipen pertsonalizatua da: programan egindako lana aztertu, zalantzak argitu, lan osagarria eman (ikasleak eskatuta edo irakasleak aholkatuta), paperean egindako idazlanak ikaslearekin aztertu eta mintzapraktika egin. Hauen bidez, ikasleak dituen helburu espezifikoei erantzuna ematen diegu. Tutoretza saioa 45 minutukoa da gutxienez, ikasleak aukeratutako orduan eta egunean. Astean behin edo hamabostean behin izan daiteke, egindako matrikularen arabera.
Ikaslearen diagnosia:
Ikaslearen beharrak (komunikazio zein hizkuntza mailakoak) zehazten lagunduko dio.
Lan plana:
Ikaslearekin batera zehaztuko da. Sistemaren informazioa emateaz gain, ondoen datorkion materiala eskura jarriko zaio.
Lanaren jarraipena:
Ikasleak etengabean izango du bere ibilbidearen berri, baita bere ikas-prozesua ebaluatzeko erabiliko diren tresnen berri ere.
c-Talde saioak
Talde-saioen egiteko garrantzitsuena mintzapraktika lantzea da, beti ere elkarreragina oinarri hartuta. Batez beste, hiruzpalau ikaslek hartzen dute parte talde saio bakoitzean, eta ordubeteko iraupena izaten dute gutxienez. Ikasleak astero egiten du egun eta ordu jakin batean.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 09:00-19:00